Maiatzaren 4tik aurrera, ordutegi berriarekin hasiko dira Azkoitiko Garbigunean eta Hondakinen Informazio Bulegoan. Garbiguneari dagokionez, udako ordutegiarekin hasiko dira, eta astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara egongo da zabalik. Larunbatetan orain arteko ordutegiarekin jarraituko dute; hau da, 10:00etatik 13:00etara zabalduko dute. Urrira arte egongo da indarrean udako ordutegia.
Plazan dagoen Hondakinen Informazio Bulegoari dagokionez, berriz, aurrerantzean ez dute irekiko ostegun arratsaldeetan. Hala, astelehenetik ostiralera bitartean 09:00etatik 13:00etara zabalduko dute, eta astearteetan arratsaldez ere egongo da zabalik, 17:00etatik 19:00etara artean.