Azkoitiko Garbiguneak eta hondakinen bulegoak ordutegi berria izango dute

Ane Olaizola 2015eko apirilaren 28a

Maiatzaren 4tik aurrera, ordutegi berria izango dute Azkoitiko Garbiguneak eta Hondakinen Informazio Bulegoak. Garbiguneari dagokionez, udako ordutegiarekin hasiko dira, eta astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara egongo da zabalik. Larunbatetan orain arteko ordutegiarekin jarraituko dute; hau da, 10:00etatik 13:00etara zabalduko dute. Urrira arte egongo da indarrean udako ordutegia. Plazan dagoen Hondakinen Informazio Bulegoari dagokionez, berriz, aurrerantzean ez dute irekiko ostegun arratsaldetan. Hala, astelehenetik ostiralera bitartean 09:00etatik 13:00etara zabalduko dute, eta asteartetan 17:00etatik 13:00etara ere egongo da zabalik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide