Felix Azurmendi: "Eskandalagarria da presoekin gertatzen ari dena"

Ane Olaizola 2015ko api. 27a, 11:03

Azkoitiko Sareren ekimenez, hileko azken ostiraletako Giza Sarea egin zuten ostiralean ehun lagun inguruk. Oraingoan, Azkoitiko parrokian aritzen diren kristauek egin zuten bat Sarerekin, eta tartean Felix Azurmendi Azkoitiko parrokoa izan zen ekimenean. Kale Nagusia zeharkatu ondoren, Azurmendik hartu zuen hitza, eta bertan presoen egoera salatu zuen, eta haiekin gertatzen ari dena "eskandaluzkoa" dela adierazi zuen. Ildo horretan, Giza Sarearen garrantzia azpimarratu zuen: "Sare hau bakearen sarea da, adiskedetzearen sarea, normalizazioaren sarea eta presoen eskubideen bermearen sarea". Ekimenaren balorazio positiboa egin dute antolatzaileek, eta Giza Sarea goraka doala azpimarratu dute. Hala, datorren hilean ere parte hartzera animatu dituzte herritarrak. Hemen ostiraleko saioko bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=580v6BWjOU8  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide