Xabier Sagarzazu futbol jokalari zenaren omenez jokatuko dute hogeita zortzigarren aldiz txapelketa, bihar. Floreaga Ikastetxean izango da txapelketa, eta hango, Xabier Munibe Ikastolako, Iraurgi Ikastetxeko eta Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko Lehen Hezkuntzako seigarren mailako neska-mutilek jokatuko dituzte partidak.
Norgehiagokak
Arratsaldean izango dira norgehiagokak, 15:00etatik 17:30era bitartean, eta finalak 18:00etan jokatuko dituzte. Jokalariek bokatak eta edariak izango dituzte, eta amaieran mokadua egongo da familientzat.
Floreagako Guraso Elkarteak antolatu ohi du txapelketa, Azkoitiko Udalaren laguntzarekin, eta antolatzaileek herritar guztiak gonbidatu dituzte hara joatera.