Xabier Sagarzazu Txapelketa jokatuko dute Azkoitiko Floreaga ikastetxean

Ane Olaizola 2015ko api. 23a, 10:52

Xabier Sagarzazu futbol jokalari zenaren omenez  jokatuko dute hogeita zortzigarren aldiz txapelketa, larunbatean. Floreaga ikastetxean izango da txapelketa, eta hango, Xabier Munibe ikastolako, Iraurgi ikastetxeko eta Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko Lehen Hezkuntza seigarren mailako neska-mutilek jokatuko dituzte partidak. Arratsaldean izango dira norgehiagokak, 15:00etatik 17:30era bitartean, eta finalak 18:00etan jokatuko dituzte. Jokalariek bokatak eta edariak izango dituzte, eta amaieran luntxa egongo da familientzat. Floreagako Guraso Elkarteak antolatu ohi du txapelketa, Azkoitiko Udalaren laguntzarekin, eta antolatzaileek herritar guztiak animatu dituzte bertaratzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide