Ingurumen eta euskara arloko diru laguntzak eska daitezke Azkoitian

A. Olaizola 2015eko apirilaren 22a

Azkoitiko Udalak zabaldu ditu euskara eta ingurumen arloetan ematen dituen diru laguntzen deialdiak. Euskara Zerbitzuko laguntzak hiru motatakoak dira: batetik, enpresetan euskara planak jartzeko laguntza eskaera egin daiteke uztailaren 15era bitartean...

Azkoitiko Udalak zabaldu ditu euskara eta ingurumen arloetan ematen dituen diru laguntzen deialdiak. Euskara Zerbitzuko laguntzak hiru motatakoak dira: batetik, enpresetan euskara planak jartzeko laguntza eskaera egin daiteke uztailaren 15era bitartean; bestetik, euskara ikasteko eta uda ikastaroetako laguntzetarako, irailaren 15a da azken eguna eskaera egiteko; azkenik, errotulu, irudi korporatibo, webgune eta programa informatikoen euskarazko laguntzetarako urriaren 30era bitartean egin daitezke eskaerak.

Ingurumen arloko diru laguntzen kasuan, irabazki asmorik gabeko erakundeek eta taldeek egin ditzakete eskaerak, ingurumenari lotutako programak eta ekintzak egin ditzaten. Maiatzaren 6an amaituko da laguntzak eskatzeko epea, eta oinarriak eta eskaera orria www.azkoitia.eus webgunean edo Azkoitiko udaletxean bertan eskuratu daitezke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide