Espainiako Kritikaren Saria jaso du Felipe Juaristi azkoitiarrak

Urola Kostako Hitza 2015ko api. 21a, 00:00

Felipe Juaristi idazlearen (Azkoitia, 1957) Piztutako etxea poesia liburuak irabazi du Espainiako Kritikaren Saria. Iaz argitaratutako liburuen artean aukeraketa eginda, AECLE Espainiako Literatur Kritikarien Elkarteko kideek larunbatean jakinarazi zit...

Felipe Juaristi idazlearen (Azkoitia, 1957) Piztutako etxea poesia liburuak irabazi du Espainiako Kritikaren Saria. Iaz argitaratutako liburuen artean aukeraketa eginda, AECLE Espainiako Literatur Kritikarien Elkarteko kideek larunbatean jakinarazi zituzten irabazleak, Pontevedran (Galizia) egindako ekitaldian.

Poesiaren arloan, Juaristiren azken lana saritu du elkarteak. Apirilean kaleratu zuen Piztutako etxea liburua, Erein argitaletxearen eskutik, eta giza pasioei buruz hitz egiten du. «Esperantzari, desioari buruz hitz egiten dut [...] Gorputzaz hitz egiten dut. Ez poesia erotikoari erreferentzia eginez, gorputza, pasioen bide bezala ulertuta baizik. Alaitasunaren aldeko aldarri bat da», azaldu zion Juaristik iaz HITZAri honi.

Bosgarren aldiz irabazi du kritikaren saria Juaristik, laugarrena poesiaren arloan: 1985ean Denbora, nostalgiagatik (Baroja), 1987an Hiriaren melankolia-gatik (Baroja), eta 2004an Begi-ikarak (Erein) liburuengatik jaso zuen saria. Narratiba arloan 1990ean eman zioten saria, Arinagoa duk haizea, Absalon (Erein) nobelagatik.

Unai Elorriaga (Algorta, Bizkaia, 1973) idazleak, berriz, narratiba arloan jaso du Espainiako Kritikaren Saria, Iazko hezurrak (Susa) liburuari esker.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide