Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitian Gazte Eguna ospatu zuten larunbatean, eta askotariko ekintzak izan zituzten goizetik gauera bitartean. Giro onean igaro zuten eguna, jolas, bazkari eta poteo artean. Lehenengo aldiz ospatu dute Gazte Eguna, Gaztien Herrixe Moiu Ipurdixe parte hartze prozesuko kideek horretarako konpromisoa hartu eta gero. Iaz egin zuten prozesua, gazteak elkartu eta elkarrekiko zubiak eraikitzeko, eta larunbatean ospatu zuten eguna horren emaitzetako bat izan zen.