Felipe Juaristik (Azkoitia, 1957) bosgarren aldiz jaso du kritikaren saria. Oraingo honetan,
Piztutako etxea (
Erein argitaletxea) poesia liburuarekin; 2014an argitaratutako liburuen artean aukeratu dute AECL Espainiako Literatur Kritikarien Elkarteko kideek.
Juaristiri narratiba arloan 1990ean eman zioten kritika saria
Arinagoa duk haizea, Absalon (Erein) nobelagatik, eta poesia beste hiru aldiz bereganatua zeukan: 1985ean
Denbora, nostalgia-gatik (Baroja), 1987an
Hiriaren melankolia-gatik (Baroja), eta 2004an
Begi-ikarak-i (Erein) esker.