Ander Agirrek eta Lourdes Oiartzabalek irabazi dute Azkoitiko XVI. duatloia. Agirrek 1:46:27 denbora behar izan du ibilbidea bukatzeko; eta Oiartzabalek, 2:03:06. Gizonezkoetan, hiru segundoren barruan sartu da Raul Fernandez, bigarren sailkatua; eta 14 segundoren ostean, Iñigo Arregi, hirugarren kirolaria. Emakumezkoetan, berriz, Ibone Sanchez izan da Oiartzabalen ondorengoa zirkuitua amaitzen, 27 segundoren ostean; eta Nerea Arregi hirugarrena, minutu bat eta 23 segundo beranduago.
Gizonezkoetan, lehen azkoitiarra Iñaki Loinaz izan da, zortzigarren postua eskuratuta. Emakumezkoetan, Maider Oteiza iritsi da herriko lehena, zazpigarren tokian bukatuta. Orotara, 186 kirolarik parte hartu dute proban. Haiek 9,9 kilometro egin dituzte korrikan, 34 kilometro bizikletaz; eta, amaitzeko, beste 4,5 kilometro lasterka.
Honakoak dira lehen sailkatuak:
Gizonak
- Ander Agirre. 1:46:27.
- Raul Fernandez. 1:46:30.
- Iñigo Arregi. 16:46:41.
- Diego Garcia. 1:47:18.
- Mikel Otaegi. 1:47:27.
Emakumeak
- Lourdes Oiartzabal. 2:03:06.
- Ibone Sanchez. 2:03:33.
- Nerea Arregi. 2:04:29.
- Helene Alberdi. 2:06:47.
- Leire Etxezarreta. 2:07:31.