"Ilusioz eta indartsu" lan egiteko gogoa duen taldea aurkeztu du Azkoitiko EH Bilduk

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko apirilaren 18a

"EH Bilduk Azkoitia aldatu nahi duten herritarren etxea izan nahi du". Hala esan dute hautagai taldearen aurkezpenean Azkoitiko koalizioko kideek. Azken lau urteetako lanari begira, adierazi dute "herritik eta auzoetatik" eginiko lana izan dutela xede, "gardentasuna" eta "parte-hartzea" oinarrian izan dituena: "Aldaketaren aurpegia izan da EH Bildu Azkoitian". Hori dela-eta, adierazi dute aurten, berriro ere, bi aukera dituztela azkoitiarrek, "denen parte-hartzearekin Azkoitia anitza, garbia eta gardena" egitea edo "betikoek" gobernatzea. Urrategi Alberdi herriko alkatea izango da EH Bilduren alkategaia. Hark esan du berak, taldeak eta Azkoitiak "amets bat" dutela, "herri libreagoa, anitzagoa, parekideagoa, justuagoa... egiteko ametsa". "Ilusioak egi bihur daitezkeela ikusi dugu, eta dagoeneko hasi dugun bidea finkatu nahi dugu datozen lau urteotan: jarrai dezagun ametsak egi bihurtzen", adierazi du Alberdik. Hori lortzeko, hautagai talde "zalaba" eta "anitza" aurkeztu dute, "ilusioz eta indartsu" lana egiteko gogoarekin. Honakoa da Azkoitiko EH Bilduren proposamena: 1. Urrategi Alberdi Garate. 2. Jesus Mari Oteiza Carrasco. 3. Idoia Uranga Salegi. 4. Jakes Uranga Repulles. 5. Gaizka Larrañaga Uzin. 6. Ainara Goenaga Andueza. 7. Jon Ander Larramendi Salegi. 8. Iraitz Otaño Mujika. 9. Edurne Izagirre Olariaga. 10. Miren Alberdi Urzelai. 11. Galder Gonzalez Bilbatua. 12. Itziar Joaristi Olariaga. 13. Joxe Sarasua Imaz. 14. Iraitz Korta Etxaniz. 15. Ainara Azpiazu Altuna. 16. Kepa Alberdi Egaña. 17. Maria Ostolaza Permisan. 18. Antton Elorza Dierez. 19. Ainhoa Aranbarri Andueza. 20. Oihana Aranbarri Arregi. Ainhoa Beola EH Bilduk Gipuzkoako Foru Aldundirako aurkeztu duen zerrendako kidea da, eta aurkezpenean izan da hura ere. Haren arabera, koalizioak "aurrera egiteko gai" dela erakutsi du Azkoitian: "Aurrekoek herentzia utzi bazuten ere, zuloa utzi bazuten ere, lan handia egin dute EH Bilduko kideek herrian". Hark ere nabarmendu du Azkoitian bi ereduren arteko hautua egin behar dutela herritarrek; EH Bilduk eskaintzen du, Beolaren hitzetan, partaidetza, parekidetasuna, ingurumena, feminismoa, nazioartekotzea eta abar errespetatzen dituen eredua.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide