Sutea izan da Azkoitiko Urrategi auzoko pinudi batean

Urola Kostako Hitza 2015eko apirilaren 16a

INGURUMENA // Azkoitiko Urrategi auzoko pinudi batean sutea izan zen atzo goizaldean. Ertzaintzaren arabera, 05:00ak inguruan piztu zen sua, eta Azpeitiko suhiltzaileak eta Foru Aldundiko basozainak aritu ziren sua itzaltzen. SOS Deiak-en arabera, pinu...

INGURUMENA // Azkoitiko Urrategi auzoko pinudi batean sutea izan zen atzo goizaldean. Ertzaintzaren arabera, 05:00ak inguruan piztu zen sua, eta Azpeitiko suhiltzaileak eta Foru Aldundiko basozainak aritu ziren sua itzaltzen. SOS Deiak-en arabera, pinua moztu ondorengo hondarrak erre ziren hektarea eta erdiko eremu batean. Ez zen zauriturik izan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide