Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
KULTURA // Floreagako Kultur Jardunaldien barruan, bertso saioa egingo dute etzi Aitor Mendiluze, Igor Elortza, Jone Uria eta Xebastian Lizasok, 20:00etan, ikastetxeko On Bosco aretoan. 200 lagun ingururentzako lekua egongo da, eta txartelak aldez aurr...
KULTURA // Floreagako Kultur Jardunaldien barruan, bertso saioa egingo dute etzi Aitor Mendiluze, Igor Elortza, Jone Uria eta Xebastian Lizasok, 20:00etan, ikastetxeko On Bosco aretoan. 200 lagun ingururentzako lekua egongo da, eta txartelak aldez aurretik erreserbatzea gomendatu dute, idazkaritzan, 943-85 30 43 telefonora deituz edo administrazioa@floreaga.com helbidera idatziz. Sarrera doakoa izango da, eta Beningo umeei laguntzeko borondatea jasoko dute.