Auzokonposta guneak jarriko dituzte Azkoitiko Jausoro eta San Martin auzoetan

Ane Olaizola 2015eko apirilaren 14a

Auzokonposta gunea, Azkoitiko liburutegi atzean
(Azkoitiko Udala) Azkoitiko Udalak beste bi gune jarriko ditu herritarrek auzokonposta egin dezaten. Orain arte Bizkargi liburutegi atzean, Ipintza auzoan eta Santa Klara-Bizkargi plaza arteko zubi ondoan egin zitekeen auzokonposta, eta orain Jausoro eta San Martin auzoetan ere jarriko dute. Udalaren arabera, bi gune berriekin "herritar gehiagori" zabaldu nahi diete aukera, "lur sail propiorik ez duten azkoitiarrek ere konposta egiteko aukera izan dezaten, euren auzotarrekin elkarlanean". Datozen asteetan dira jartzekoak dagozkien azpiegiturak. Udalak auzokonposta egin dezaten parte hartzera animatu dituzte herritarrak, eta gune horietan auzokonposa egin nahi duenak plazan dagoen Hondakinen Informazio Bulegora joan daitezke. Horrez gain, hango 943 85 73 19 edo 688 820 755 telefonoetara deitu edo azkoitia@urolaerdia.eus helbidera idatzi dezakete. Urola Erdiko Mankomunitateak beharrezko materiala, informazioa eta laguntza teknikoa eskainiko die auzokonposta egin nahi dutenei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide