Azkoitiko umeen danborrada, iaz (Ane Olaizola)
Larunbatean, egingo dute Azkoitiko umeen danborrada, eta 18:00etan hasita, herriko kaleak zeharkatuko dituzte 200 umek baino gehiagok. Ohi bezala, lau konpainia aterako dira danborradan, eta aurten, horietako bat pilotariz jantziko da. Izan ere, udalak jakinarazi du jantzi berriak ari direla egiten, eta urtero konpainia bat aldatuko dutela; hala, aurten pilotariak aterako badira ere, hurrengo urtean Zalduntxoez jantziko dira. «Azkoitiari lotutakoak izango dira guztiak», esan dute.
Santa Klaran elkartuko dira danbor eta barrika jotzaile guztiak, 17:30ean, eta ordu erdi beranduago ohiko ibilbidea egingo dute. Eguraldi txarra eginez gero, igandera atzeratuko dute.
Danborrada dataz aldatu zutenetik goraka joan da parte hartzea, eta udalaren arabera, adinez finkatzen ari da. Aurten,
50 urte beteko ditu umeen danborradak.