Javier Retegik hitzaldia emango du larunbatean, Azkoitiko Elkargunean

Urola Kostako Hitza 2015eko martxoaren 25a

Javier Retegi Mondragon Unibertsitateko errektore ohiak hitzaldia eskainiko du larunbatean Elkargunean, 18:00etan. Azkoitiko EAJak antolatu du solasaldia, eta hezkuntza, ekonomia eta ekintzailetasuna izango dituzte hizpide. Retegi Eusko Ikaskuntzako lehendakari izana da, eta Eusko Jaurlaritzan ere aritu da: Hezkuntza sailburuordea eta Industria, Nekazaritza eta Arrantza sailburua izan da. Javier Zubizarreta Azkoitiko EAJko zerrendaburuak egingo ditu aurkezpen lanak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide