Komun publiko berria ireki dute Azkoitian, liburutegi ondoan

Urola Kostako Hitza 2015eko martxoaren 25a

Komun publikoa. Asteartean ireki zuten Azkoitiko komun publiko berria, liburutegi ondoan. Bi zati ditu komunak: kanpoan, tentekako txizalekuak ditu; eta, barruan, komun itxia. Barruan haurrak aldatzeko tokia eta eskua garbitzeko iturria. Komuna automatikoa da; eta,beraz, bakarrik garbitzen da erabili ostean. Azkoitiko Udalak azaldu duenez, eguraldi txarragatik luzatu dira komunaren lanak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide