Azpeitia "anitza" irudikatu dute dozenaka lagunek

Urola Kostako Hitza 2015ko mar. 19a, 10:34

Larunbata Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango dela eta, jatorri desberdinetako herritarrek eta eragileek elkarretaratzea egin zuten atzo, Azpeitian. Elkar-Ekin taldeak deitu zuen ekitaldia, eta dozenaka lagun elkartu ziren Azpeitia anitza zioen pankartaren bueltan. Aniztasuna eta elkarbizitza irudikatzeko, koloretako argiak eskuetan izan zituzten. Jatorri ezberdineko azpeitiarrek bakoitzak bere hizkuntzan irakurri zuten mezua, eta igandeko Korrikan parte hartzeko deia luzatu zuten. Elkarretaratzea, atzo
(Eneritz Albizu Lizaso)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide