[caption id="attachment_132280" align="aligncenter" width="225"]

Eneritz Artetxe azken agurra kantatzen, Osinberde saria jasota, Mikel Lasarteren ondoan. (Eneritz Gorrotxategi/Goierriko Hitza)[/caption]
Aho bateko adostasunarekin, Eneritz Artetxe bertsolari azkoitiarrak irabazi du Zaldibiako III. Osinberde bertso sariketa. Joan den larunbatean jokatu zen Osinberde izeneko elkartean, 80 bat entzuleren aurrean. Entzuleek izendatzen dute irabazlea, baina epaileen aldetik ere puntuazio onena jaso zuen.
Zaldibiakoa Gabiriako Osinalde bertso sariketarako lehenengo saio baliagarria izan zen. Hala Artetxe sariketa hori jokatzeko sailkatu da. Osinalde bertso sariketa
goierri.hitza.eus-en jarraitu daiteke.
Iaz bailarako bi Osinaldeko finalean
Iazko Osinalde bertso sariketan
Iosu Oiartzabal Xenpelar azpeitiarrak bertso onenaren saria jaso zuen. Oiartzabalez gainera, Aitor Salegi zestoarrak ere jokatu zuen lehiaketako finala.