Irudietan: Emakumeen eskubideak aldarrikatzeko ekitaldiak egin dituzte Azkoitian

Ane Olaizola 2015eko martxoaren 9a

Azkoitian ere Martxoaren 8ko ekitaldiak izan dira Azkoitian. Jai giroan hasi zituzten ekitaldiak ostiralean, eta emakumeen topagune bihurtu zen Elkargunea. Hainbat lagunek bazkaria egin baitzuten han, eta gero dantzaldia izan zuten bertaratu zirenek. Atzo, berriz, elkarretaratzea egin zuten plazan, eta Quemadura teatroak kale antzerkia eskaini zuen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide