'Lip dub' jendetsua egin dute Azkoitian Korrikaren alde

Urola Kostako Hitza 2015eko martxoaren 8a

Atzo, larunbata, ehundaka herritar bildu ziren Azkoitiko kaleetan, Korrika 19ko abestiarekin 'Lip dub'-a grabatzeko.

https://www.youtube.com/watch?v=CJMhm0bP5tQ&feature=youtu.be Lib dup jendetsua egin dute Azkoitian Korrika 19ko abestiarekin. Euskararen aldeko jaia herrira iristeko astebete eskas falta denean, azkoitiarrak hasi dira giroa berotzen. Izan ere, ehundaka pertsonek parte hartu zuten atzo, larunbata, Azkoitiko grabaketan. Haien artean, herriko eskolak, kirol taldeak edota musika taldeak bildu ziren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide