Azkoitiko Garbigunea itxita egongo da astebetez

Ane Olaizola 2015ko mar. 5a, 16:53

Azkoitiko Garbigunea itxita dagoen bitartean, Azpeitikora joan beharko da
(Nerea Uranga) Azkoitiko Garbigunean txukunketa eta berrantolaketa lanak egin behar dituztela eta, itxita egongo da martxoaren 9tik 16ra artean. Hori hala, denbora tarte horretan Azpeitiko Lapatx Garbigunera eraman ditzakete hondakinak. Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara egoten da irekita Lapatx, eta larunbatetan 08:00etatik 12:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide