Trikitilariak, igandeko kontzertuan, Kontzejupean
(Ane Olaizola)
Azkoitiko Bizkargi Musika eta Dantza eskolak Taldez Talde ekimena antolatu hamaseigarren urtez, eta igandean lehenengo saioa egin zuten Kontzejupean. Txalaparta, alboka, trikitixa, txistua, panderoa, atabala eta zeharkako xirula entzuteko aukera izan zuten bertaratu ziren herritarrek. Datozen bi igandetan ere emanaldi bana izango da Azkoitian: igande honetan, martxoaren 8an, Iraurgi eta Bizkargi abesbatzek hartuko dute parte, Iñaki Maidagaren eta Maje Larrañagaren gidaritzapean. Azkenengoan, martxoaren 15ean, Gazteen Orkestraren txanda izango da. Kontzertu guztiak 13:00etan hasiko dira.