Baztarrikaldeko festak ari dira ospatzen Azkoitian

Ane Olaizola 2015eko martxoaren 1a

Gaur Aingeru Guardako eguna da, eta Azkoitiko Baztarrikalde auzoan egun berezia dute. Goizetik elizkizunak izan dira Aingeru Guardako ermitan, eta eguerdian herri kirolak egin dituzte auzoan. Auzoko txirrindulariek, korrikalariek eta Goenatxo III.a eta Gustak harri jasotzaileek eta Txikia IV.ak eta Alkizalete aizkolariek hartu dute parte saioan, eta herritar ugari elkartu dira auzoan. Ostiralean hasi ziren festak auzoan, eta gaur arratsaldean Joxe Astarbe Saria jokatuko dute: Txibilter eta Koatei astoen eta Inaxio Arregi Burni-ren lehia izango da 17:00etatik aurrera. Herri herri kirol saioko argazkiak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide