Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Harriak oinarri hartuta, dozenaka lagunek munduko jolasak egin dituzte Azkoitiko Elkargunean. Auzoko elkarteak antolatu du ekimena, eta elkar ezagutu eta jatorri desberdinetako herritarrak elkartu nahi izan dituzte. Giro onean aritu dira jolasean ume eta helduak, eta Euskal Herrikoak ez ezik, Saharako Mdeifina eta Senegalgo eta Marokoko Teengo eta Skaif jokoetan aritu dira. Lehenengo aldiz egin dituzte Auzoko elkarteak antolatutako munduko jolasak, eta antolatzaileek jakinarazi dute hilero egiteko asmoa dutela, bakoitzean objektu desberdin bat hartuta.
Hemen argazki galeria: