Lilatoirako autobusa jarri du Azkoitiko Udalak, iganderako

Urola Kostako Hitza 2015eko otsailaren 25a

AZKOITIA // Azkoitiko Udalak autobusa jarri du Lilatoian parte hartu nahi duten herritarrentzat, Ttipi Ttapa emakume korrikalarien taldeak eskatuta. Aizkibel liburutegi parean izango da irteera, igandean, 09:15ean. Itzulera 12:30ean egingo dute. Izena ...

AZKOITIA // Azkoitiko Udalak autobusa jarri du Lilatoian parte hartu nahi duten herritarrentzat, Ttipi Ttapa emakume korrikalarien taldeak eskatuta. Aizkibel liburutegi parean izango da irteera, igandean, 09:15ean. Itzulera 12:30ean egingo dute. Izena emateko, udaletxeko Kultura Sailera jo beharko dute herritarrek; bestela, honako telefono zenbakira dei dezakete: 943-85 71 70.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide