Irakurle taldeak saio berezia egingo du gaur Auzoko-rekin

A. Olaizola 2015eko otsailaren 25a

Zilarrezko Arraintxoak irakurle taldeak saio berezia egingo du gaur, eta herritar guztiei irekita egongo da. Ez dute liburu jakin bati buruz hitz egingo: izan ere, nazioarteko eta Euskal Herriko literatura jorratuko dute. Auzoko taldeko kideekin elkart...

Zilarrezko Arraintxoak irakurle taldeak saio berezia egingo du gaur, eta herritar guztiei irekita egongo da. Ez dute liburu jakin bati buruz hitz egingo: izan ere, nazioarteko eta Euskal Herriko literatura jorratuko dute. Auzoko taldeko kideekin elkartuko dira, 19:00etan, Aizkibel liburutegiko azken solairuan, eta Auzoko taldekoek euren herrialdeetako literatura ezagutaraziko dute, poesia edo ipuinen bidez; Zilarreko Arraintxoek, berriz, euskal literatura azalduko dute, pasarte, ipuin edo kantak irakurrita. «Lagunarteko saioa» izango da. Saharar modura egindako tea eta gozokiak dastatzeko aukera ere egongo da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide