Martxoaren 6a
- Laburbira Baztartxo antzokian, 22:00etan,
Martxoaren 7a
- 11:00etan, Lib Dub grabaketa eliz ataritik Balda plazaraino.
Martxoaren 15a
- Azkoitia, Azpeitia eta Zestoatik Xoxoterako igoera. Izen ematea 3€ kobratuko da eta honen truke Xoxoteko aterpetxean guztientzat salda eta erromeria egongo dira.
Martxoaren 18a
- Korrika txikia.
- 17:00etan, Irrien Lagunen eskutik ikuskizuna herriko enparantzan.
Martxoaren 22a: KORRIKA eguna
- Eguerdiko 11:00etan, Juan Bautista Mendizabalekin herriko kaleen izendegiari buruzko hitzaldia kale hauetan zehar: Enparantzatik Joanes de Etxeberriara, Aizkibelera, Iriarte margolariara, karkaba zulotik Plaza berrira, Xabier Munibera, eta azkenik San Martin auzoko pare bat kaleetara.
- 12:30ean, triki-bertso poteoa herriko tabernetan zehar.
- Lehiaketa: patatak Errioxar erara, gero herri bazkaria Ikurriñaren plazako arkupetan.
- Unamuno dendako eskaparatean Euskararen murala egongo da; euskara oinarri hartuta, norberak nahi duena idazteko aukera izango du.
- Bazkalostean umeentzako jolasak egongo dira.
Martxoaren 25a
- Garabidek euskara eta munduko hizkuntza gutxituei buruz egindako dokumentalaren emanaldia, Elkargunean.
Hilaren hasieran hasi ziren Korrika Kulturaleko ekimenak Azkoitian, mus txapelketarekin. Unai Arrieta eta Iban Santos izan ziren irabazleak, eta antolatzaileek eskerrak eman dizkie parte hartu zuten guztiei eta Umore Ona elkarteari. Era berean, batzordeak gogoratu du herritarren inplikaziorik gabe "ezinezkoa" dela guztia aurrera eramatea. Beraz, parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak.