Azkoitiko
Herrixen Mertari Elkartekoek Outlet Azoka antolatu dute gaur eta biharrerako,
Elkargunean. Gaur goizetik jende asko dabil bertan, herriko hamabi merkatarik jarri dituzten postuetan. Besteak beste, arropa, bitxiak eta landareak jarri dituzte aukeran. Herrixenek prestatutako seigarren azoka da aurtengoa. Gaur, larunbata, arratsaldez 17:00etatik 20:00etara edukiko dute zabalik, eta bihar, igandea goizez bakarrik zabalduko dute 10:00etatik 13:00etara bitartean.
Horrez gainera, haurrak zaintzeko zerbitzua ere jarri dute Elkagunean bertan, azoka dagoen ondoko aretoan.
Herrixenek txartel berria estreinatu du
Azkoitiko Herrixen merkatari elkarteak eta Azkoitiko Udalak
Herrixen erosketa txartel berria kaleratu berri dute, esparru eta kolektibo gehiagorengana iristeko asmoarekin. Gainera, abantailekin batera zerbitzu gehiagorako aukera jarri dute txartelaren erabiltzaileentzako.
Txartela, Elkargunean, Herrixen elkarteko saltokietan eta jatetxeetan eta Nafarroako Rural Kutxaren bulegoan eskatu daiteke. Txartela ateratzea doakoa da, eta hura erabiltzeko ez dago Rural Kutxako bezeroa izan beharrik.