Azkoitiko bandak kontzertu didaktikoa emango du igandean

Ane Olaizola 2015eko otsailaren 20a

Iazko saioa, Elkargunean
(Ane Olaizola) Musika bandak kontzertu didaktikoa eskainiko du etzi, 12:30ean, Baztartxon. Umeak musikara gerturatzeko asmoz, irudien bidez kantak eskainiko dituzte, eta besteak beste musika tresnak erakutsiko dizkie umeei, eta taldea zuzentzeko aukera izango dute. Iaz eskaini zuen lehenengo aldiz bandak kontzertu didaktikoa, eta orduan Bizkargi musika eskolarekin batera egin zuten. Erantzun beroa izan zuen saio horrek, eta Elkargunean ehunka lagunbildu ziren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide