Gure Esku Dago-ren eskutik, Urtasunek hitzaldia emango du

Urola Kostako Hitza 2015eko otsailaren 18a

GIZARTEA // Azkoitiko Gure Esku Dago dinamikak antolatuta, Erlantz Urtasunek hitzaldi bat eskainiko du gaur. Eneko Aresta eta Erabakitzeko eskubidea izenburupean emango du saioa historialariak, eta Eneko Aritzaz eta orduko testuinguruaz ariko da. Gaur,...

GIZARTEA // Azkoitiko Gure Esku Dago dinamikak antolatuta, Erlantz Urtasunek hitzaldi bat eskainiko du gaur. Eneko Aresta eta Erabakitzeko eskubidea izenburupean emango du saioa historialariak, eta Eneko Aritzaz eta orduko testuinguruaz ariko da. Gaur, 19:30ean izango da hitzaldia, Azkoitiko Elkarguneko Oteiza aretoan. Hasiera batean, otsailaren 4an zen ematekoa hitzaldia, baina orduan bota zuen elurrarengatik atzeratu egin zuten saioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide