Sendabelarren ikastaroaren bigarren zatia egingo dute ekainean
(Azkoitiko Udala)
Azkoitiko Udalak emakumeak ahalduntzeko ikastaroak antolatu ditu bigarren urtez. Emakumeek dituzten kezkak eta interesak partekatzeko eta norberaren errealitate pertsonal, sozial eta politikoari buruz hausnartzeko asmoz, hainbat ekimen egingo dute datozen hilabetetan herrian, horretarako guneak "emakumeen topaleku" bihurtu ditzaten. Era berean, "emakumeen historiaz eta feminismoak egin duen ekarpenaz" jabetzeko aukera izango dute hainbat modutara.
Bost ikastaro egingo dituzte uztailera bitartean, Elkargunean, eta adin guztietako emakumeek hartu dezakete parte. Besteak beste, sendabelarren eta sendagai naturalen ikastaroaren bigarren zatia egingo dute, eta norbere garapena lantzeko, emakumeen kultur aniztasunerako, feminismoaren inguruko eta bideoak egiteko saioak ere izango dira. Izena emateko epea zabalik dago atzoz geroztik, eta datozen asteetan hasiko diren saioetan parte hartzeko, otsailaren 27ra bitartean eman beharko da, udaletxeko berdintasun bulegoan. Udako ikastaroetarako, ordea, beranduago eman ahal izango da izena. Plaza mugatuak izango dira, eta nahi izanez gero haurtzaindegi zerbitzua eskainiko dute.
Informazio gehiago lortzeko, berriz,
berdintasuna@azkoitia.eus helbidera idatzi edo 943-54 20 14 telefonora deitu daiteke.
Hemen ikastaroen inguruko informazioa:
- Emakumeen kultur aniztasun gunea
Jatorri desberdinetako emakumeen historia, kultura eta gastronomia partekatu eta ezagutzeko eta munduko emakumeen eskubideez gehiago ikasteko saioak egingo dituzte martxoaren 3an, apirilaren 7an, maiatzaren 5ean eta ekainaren 2an, Ana Murciarekin, gazteleraz. 15:00etatik 17:00etara elkartuko dira, eta langileek 12 euro eta langabetuek 8 euro ordainduko dute.
"Sexu-genero sistemaren araberako hezkuntza jaso dugu, guztiok gara jendarte pa- triarkalaren ondorio eta honek gaixotu egiten gaitu. Kontraesanez egiten dugu egunero aurrera, askotan ulertu ezinik. Hau ulertzeko eta gure buruen jabe izateko, gure eskubi- deen aitortza eta bermea lortzea beharrezkoa da". Hori hala, ikastaroaren bidez emakumeek dituzten bizipenak azaldu eta elkarrekin ikasteko aukera izango dute. 12 orduko ikastaroa eskainiko du Alaitz Mañesek, euskaraz, eta sei saio egingo dituzte: martxoaren 4, 11, 18 eta 25ean eta apirilak 1 eta 8an, 19:00etan. Langileek 18 eurotan izango dute ikastaroa, eta langabeek 12 eurotan.
Autoestimu altuak dakartzan onuren jakitun, autoestimua lantzen hasiko dira "kontzeptu zabal batetik". Horrek ahalduntzearen ideia hobeto ulertzen lagunduko duela azpimarratu dute: "Garatze- eta finkatze-prozesua, autonomia eta autogestiorako gaitasuna, nork bere bizitzaren ardura hartzea eta gure bizitzaren protagonistak garela sentitzea".
Pepa Bojok eskainiko du tailerra, gazteleraz, eta zortzi saio egingo dituzte asteazkenetan, 15:00etatik 17:00etara artean: apirilak 15, 22 eta 29an, maiatzaren 6, 13, 20 eta 27an eta ikainaren 3an. Langileek 24 euro ordainduko dute, eta gainontzekoek 16 euro.
- Sendabelarrak eta sendagai naturalak
Inguruko landareek osasuna zaintzeko dituzten ezaugarriak ezagutu eta egunerokoan erabiltzen diren produktuak egiten ikasiko dute, Alaitz Mañes eta Eva Menaren bidez, euskaraz eta gazteleraz. Era berean, irteera bat egingo dute, sendabelarrak ezagutzeko. 16 orduko ikastaroa izango da, eta 10:00etatik 14:00etara,ekainaren 4, 11, 18 eta 25ean egingo dituzte. Soldatapekoek 24 eurotan izango dute ikastaroa, eta langabetuek 16 eurotan.
Lan taldean, istorioak prestatzen, grabatzen eta muntatzen ikasiko dute. Uztailaren 6an hasiko da ikastaroa, eta 10era bitartean bost saio egingo dituzte, 09:00etatik 13:00etara. Itziar Bastarrikak dinamizatuko du ikastaroa, euskaraz, eta bertan parte hartzeko, langileek 30 euro ordainduko dute, eta langabetuek 20 euro.