Anaitasunak zeharkaldiko eski irteera bat antolatu du astebururako

Urola Kostako Hitza 2015eko otsailaren 17a

Anaitasuna Mendi Bazkunak zeharkaldiko eski irteera antolatu du astebururako. Hasiera batean, urtarrilaren amaieran ziren egitakoak, baina eguraldiaren eraginez, atzeratu egin zuten. Larunbatean Gabardito, Bisaurin eta Lizara inguruetan ibiliko dira, e...

Anaitasuna Mendi Bazkunak zeharkaldiko eski irteera antolatu du astebururako. Hasiera batean, urtarrilaren amaieran ziren egitakoak, baina eguraldiaren eraginez, atzeratu egin zuten. Larunbatean Gabardito, Bisaurin eta Lizara inguruetan ibiliko dira, eta igandean Lizaran, Aguerrin eta Gabarditon eskiatuko dute.

Anaitasunak adierazi duenez, hasiberriek gai izan behar dute gutxienez alpetar eskian pista gorriak jaisteko, eta palak, sondak, aizto txikiak, pioletak eta granpoiak eramatea beharrezkoa dute. Era berean, derrigorrezkoa da federatuta egotea.

Gehienez 20 laguneko taldea osatuko dute, eta izena biharko eman behar da, Etxeza haragitegian edo Lopetegi iturgintzan. Bazkideek 60 euro ordainduko dute, eta besteek 70 euro, eta horren truke jasoko dute bidaia, afaria, lo egitea eta gosaria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide