Maratoi Erdian izena emateko epea ireki dute webgunearen bitartez

Urola Kostako Hitza 2015eko otsailaren 17a

Ireki dute Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdian parte hartzeko izena emateko epea. 1.300 dortsal salduko dituzte, 21 eurotan federatuentzat eta 24 eurotan gainontzekoentzat. Parte hartzeko, www.azkoitia-azpeitia.com webgunearen bidez eman behar da izena. L...

Ireki dute Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdian parte hartzeko izena emateko epea. 1.300 dortsal salduko dituzte, 21 eurotan federatuentzat eta 24 eurotan gainontzekoentzat. Parte hartzeko, www.azkoitia-azpeitia.com webgunearen bidez eman behar da izena. Lasterketa herrikoirako ere ireki dute inskripzio epea; kasu horretan, 400 dorsal eskainiko dituzte, eta hamar euroko prezioa izango dute.

Berritasun gisa, patinatzaile lasterketa egingo dute aurten, eta hor ere izena eman daiteke dagoeneko, 12 euroren truke.

Izena martxoaren 5a baino lehen ematen ez dutenek bost euro gehiago ordaindu beharko dituzte parte hartzeagatik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide