Julen Garatek utzi du Azkoitia Bai koalizioaren zinegotzi kargua

Urola Kostako Hitza 2015eko otsailaren 13a

Julen Garate Azkoitia Bai koalizioaren bozeramaileak utzi du zinegotzi kargua. Asteartean, ezohiko udalbatzarrean esan zuen agintaldirik «gogorrena eta interesgarriena» izan dela, eta hondakinen gaiak izan duen arretaz haratago, Azkoitiko Udalaren

Julen Garate Azkoitia Bai koalizioaren bozeramaileak utzi du zinegotzi kargua. Asteartean, ezohiko udalbatzarrean esan zuen agintaldirik «gogorrena eta interesgarriena» izan dela, eta hondakinen gaiak izan duen arretaz haratago, Azkoitiko Udalaren «minbizia» Azkoitia Lantzen dela azpimarratu zuen. Era berean, aurtengo udal aurrekontuek izan duten adostasuna goraipatu zuen: «2015eko aurrekontuak abstentzio bakarrarekin onartu genituen, eta jakin nahiko nuke beste zer herritan izan den adostasun hau». Udaleko langileen lana ere eskertu zuen kargua uztean.

Urrategi Alberdi alkateak ere eskerrak emanez agurtu zuen Garate, «herriari eskainitako denborarengatik, ilusioarengatik eta lanarengatik». «Sentitzen dugu agintaldia ez amaitzea, baina errespetatzen dugu erabakia». Bere lanari dagokionez, «oposizio zirikatzailea eta eraikitzailea» egin zuela aipatu zuen.

Ia hamasei urte egin ditu Garatek udalean, eta hondakinen sistemari buruzko herri galdeketaren emaitzek bultzatu dute dimisioa aurkeztera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide