Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Anaitasuna Mendi Bazkunak zeharkaldiko eski irteera antolatu du otsailaren 21erako eta 22rako. Hasiera batean, urtarrilaren amaieran ziren egitakoa, baina eguraldiaren eraginez atzeratu egin zuten. Larunbatean, Gabardito, Bisaurin eta Lizaran ibiliko dira, eta igandean Liazaran, Aguerrin eta Gabarditon eskiatuko dute.
Anaitasunak adierazi duenez, hasiberriek gutxienez alpetar eskian pista gorriak jaisteko gai izan behar dute, eta palak, sondak, aizto txikiak, pioletak eta granpoiak eramatea beharrezkoa dute. Era berean, derrigorrezkoa da federatuta egotea.
Gehienez 20 laguneko taldea osatuko dute, eta izena otsailaren 18ra bitartean eman behar da, Azkoitiko Etxeza haragitegian edo Lopetegi iturgintzan. Bazkideek 60 euro ordainduko dute, eta besteek 70 euro, eta horren truke jasoko dute bidaia, afaria, lo egitea eta gosaria.