Goiz partean eta arratsalde hasieran ere eskualdeko hainbat tokitan bota du elurra; mara-mara horietako batzuetan. Azkoitian, esaterako, elur asko ari du, eta auto istripua izan da Maxi Eroskiko tunelean. Munategi artean zirkulazioa makala da. Bestelakoan, errepideetan ez du aparteko arazorik eragin, baina Segurtasun Sailak zuhurtziaz gidatzeko eskatu du behin eta berriz. Paisaiari dagokionez, irudi politak utzi ditu beti bezala elurrak. Esaterako, Azkoitian, argazkian ikus daitekeen bezala.
Elurra Azkoitian (Ane Olaizola/Hitza)