Bi apustu jokatu dituzte asteburuan Gurean, Azkoitian

Ane Olaizola 2015eko otsailaren 2a

Asteburuan hainbat motatako apustuak izan dira Azkoitiko Gurea probalekuan. Batetik, larunbat gauean Inaxio Arregi Burni eta Koatei baserriko astoaren arteko lehia jokatu zen bertaratutako dozenaka lagunen artean. Emozioa azken uneraino izan zen probalekuan, bien arteko lehia estua izan baitzen, eta azkenean astoa izan zen garaile. Astoa izan zen proba egiten lehena, eta Lutxurdio harriarekin 127 plaza, lau zinta eta 0,80 metro egin zituen. Arregi, berriz, 62,5 kiloko burni zatiarekin aritu zen, eta 126 plazetan, lau zintetan eta 1,84 metrotan amaitu zuen lana. Igandean, berriz, beste dema bat izan zen, orduan idiena. Egoitz Aurtenetxe (Kaminoko jatetxea izenean) eta Ramon Elosigei (Gaztelu iturgintza izenan) aritu ziren lehian, eta lehenengoa izan zen garaile, 41 plaza eginda. Hark eraman zituen, beraz, jokoan zeuden 6.000 euroak. Gaztelu iturgintzaren idiak saio ona egiten ari baziren ere, azken bi minutuak falta zirela itzulika hasi ziren animaliak, eta ezin izan zuten Aurtenetxeren emaitza ondua. Hemen Ibon Errazuk ateratako argazkiak:  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide