Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitiko Anaitasuna Mendi Bazkunakoek urtarrilaren 31 eta otsailaren 1erako irteera antolatu dute, kasu honetan eski zeharkaldia egiteko. Larunbatean Gabardito-Bisaurin-Lizara zeharkaldia egingo dute, eta igandean Lizara-Agüerri-Gabardito. Parte hartzeko, gutxienez eskian pista gorriak jaisteko gai izan behar dela esan dute mendizaleek. Mendian federatuta egotea derrigorrezkoa izango da.
Irteeran parte hartzeko izena Etxeza harategian eta Lopetegi iturgintzan eman daiteke. Mendi elkarteko bazkideek 60 euro ordaindu behar dute eta gainontzekoek 70 euro. Urtarrilaren 28rako eman behar da izena.