Irudietan: Azkoitian San Andres Eguna

Nerea Uranga 2014ko azaroaren 30a

Azkoitian San Andres Eguna ari dira ospatzen gaur. Eguerdi artean euria egin du, baina hala ere jendea kalera atera da, herriko plaza jendez gainezka egon da herri kiroletako saioa ikusten: aizkoran Olasagastik eta Azurmendik jardun dute eta harri jasotzen Goenatxo III.ak eta Idoia Etxeberriak. Arratsaldean ere sanandresetako egitarauak segida izango du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide