Azkoitian zozkatu dituzte 200 euroko hiru txartelak

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 24a

Bai Euskarari Ziurtagiria duten Azkoitiko saltokiek egin duten kanpainan zozkatu dituzte txartelak. 0189, 0602 eta 0114 izan dira zenbaki sarituak. Arkupe tabernan, FKM kopistegian eta Aranbarri drogerian saldutakoak dira. Abenduaren 5a baino lehen, Euskara Zerbitzura jo edo 943-857175 zenbakira deitu behar da. Ordezko saridunak hauek dira: 3177 (Zakela), 2246 (PSOE taberna) eta 1397 (Kinttela estankoa).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide