Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urola Erdiko Mankomunitateak hondakinak modu egokian sailkatzeko tailer bat eskainiko du bihar, Azkoitian. Hezitzaileek hondakin bakoitza zein edukiontzitara bota behar den azalduko dute, eta herritarrek egunerokoan dituzten zalantzak argitzeko aukera izango dute. Elkarguneko areto txikian izango da tailerra; 18:30ean euskaraz eskainiko dute, eta 19:30ean gaztelaniaz emango dute.