Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitiko Floreaga Ikastetxeak 2013-2014 urteetan jaiotako haurrei eta euren gurasoei zuzendutako jolas saio bat antolatu du: Ipuin Kontalaria. Abenduaren 13an egingo dute saioa, 10:00etatik 11:00etara, ikastetxean bertan, eta izena ostirala baino lehen eman behar da, idazkaritzan. Hiru euro kostatzen da. Ume bakoitzeko pertsona bat joan daiteke, eta interesa duten guztientzako irekita dago ekitaldia.