Euskara Plana osatzeko bigarren bilera dute gaur Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 13a

Azkoitiko Udala euskara plan berria osatzekoa da, eta horretarako hasi duen parte hartze prozesuko bigarren bilera egingo dute gaur (osteguna), 18:30ean, Elkargunean. 19 proposamen egin dituzte herritarrek, eta horiek aztertuko dituzte. Era berean, plan berriaren nondik norakoak diseinatuko dituzte. Herritarren proposamenak aurki daitezke www.urolakosta.hitza.eus helbidean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide