Azkoitian bihar da Trikitilari Gazteen lehen kanporaketa

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 7a

Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XXIII. Txapelketa Zaldibarren egingo dute azaroaren 30ean, eta bihar txapelketako lehenengo kanporaketa jokatuko dute Azkoitian. Saioa 17:30ean izango da Baztartxo antzokian. Honakoak dira biharko kanporaketan parte hartuko duten eskualdeko trikitilari gazteak: Julen Alonso oriotarra eta Eneritz Aulestia zarauztarra; Maite Txapartegi eta Ane Zulaika zestoarrak, eta Eneko Arbeo azpeitiarra eta Jone Urbieta eta Izaro Lestayo getariarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide