'Lasa eta Zabala' filma, Azkoitian eta Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2014ko urriaren 17a

Pablo Malok zuzendutako Lasa eta Zabala filma eskainiko dute asteburuan. Azpeitian, gaur 21:30ean, bihar eta etzi 19:00etan eta 21:30ean eta astelehenean 20:30ean ikusi ahal izango da. Egun horretan, gainera, zuzendariak filmari buruz hitz egingo du. Azkoitian, gaur eta bihar 22:00etan, igandean 17:15ean eta 19:30ean eta astelehenean 20:00etan emango dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide