Herriguneko saltokientzako diru laguntzen deialdia zabaldu dute Azkoitian

Ane Olaizola 2013ko azaroaren 20a

Azkoitiko Udalak herrigune historikoko merkataritza saltokiak edo berriak irekitzeko inbertsioak jasotzeko diru laguntzen deiadia zabaldu du. Diru laguntzen bidez herriguneko merkataritza jardueraren lehiakortasuna areagotzea du helburu, lokalen eta azpiegituren kalitatea hobetuz. Horrez gain, lokal hutsak azkarrago betetzea du xede, «kaleen irudi orokorra hobetu» dadin. Azkoitiko merkataritza-sarea aberasteko, beraz, negozio berriak martxan jartzeko aukerak areagotu nahi dizkiete herritarrei. Diru laguntzak azaroaren 25era bitartean eskatu daitezke, udaletxeko harrera bulegoan. Gehienez 6.000 euro banatuko dute, eta eskaera kopuruen eta gastuen arabera bakoitzak zenbateko jakin bat jasoko du. Besteak beste, honako inbertsioak egiteko eskatu daitezke laguntzak: kanpoaldea berritzeko (fatxada, argiztatzea…), igeltseritza eta zurgintza lanetarako, erakusleihoak egiteko edota lokalak irisgarri bihurtu eta ezinduentzako sarbidea errazteko. Hemen ikus daitezke oinarriak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide