Sariak banatuko dituzte Azkoitian Bai Euskarari agiriak dituzten dendetan

Ane Olaizola 2013ko aza. 13a, 04:00

Azaroan Azkoitixen Bai Euskarari Ziurtagiria duten saltokietan erosten dutenen artean 200 euroko hiru erosketa txartel zozkatuko dituzte. Ziurtagiria bultzatzeko asmoz antolatu du egitasmoa udalak, eta bide batez Azkoitian dauden ziurtagiridun saltokiak ezagutarazi eta horiek euskararen alde egiten duten ahalegina aitortu nahi dute. Herrian ziurtagiria duten 44 saltoki daude, eta irabazleek saltoki horietan gastatuko dute saria. Astelehenetik dago martxan egitasmoa, eta hilaren 21era bitartean erosketak egiten dituztenen artean banatuko dituzte sariak. Saltokiek txartelak banatuko dizkiete erosleei, eta hilaren 22an jendaurrean egingo dute zozketa. Irazle bakoitzak 200 euroko txartel bana eskuratuko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide