San Jose egoitzan Adinduen Astea ospatuko dute gaurtik

Ane Olaizola 2013ko azaroaren 12a

Artxiboko irudian, aurreko urte bateko San Jose egoitzako Adinduen Astea (Irene Elorza/Hitza) Herritar guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera. Gaur arratsaldean hasiko da Adinduen Astea, txokolatadarekin. Ohi bezala, ikastetxeetako ikasleen bisitak ere jasoko dituzte, eta gaur Xabier Munibe ikastolaren txanda izango da; bihar XXVII. Seiko Urre Txapelketa jokatuko dute, 16:30ean, eta etzi Floreaga ikastetxekoek eskainiko die ikuskizuna. Ostiralean berriro txokolate beroa hartzeko aukera izango dute, 16:00etan, eta ordu erdi geroago bingo saioa izango dute. Asteburuan ere ekintza ugari izango dituzte San Jose egoitzan, eta larunbatean, 16:30ean, Bizkargi Musika eta Dantza eskolako ikasleen saioa izango da; 19:30ean, Duo Plaentxiren saioa eta afaria izango da. Igandean amaituko da Adinduen Astea, Sendiaren Egunarekin. Senideekin batera igaroko dute eguna, eta 10:00etan Txalkor txistulari taldearen emanaldia izango da. Ondoren meza izango dute, eta hamaiketakoa eta opari banaketa izango dute segidan. Bazkaria egingo dute guztiek gero.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide