Mintzalagun-en izena emateko epea gaur amaituko da Azkoitian

Ane Olaizola 2013ko azaroaren 5a

Azkoitiko AEK. Azkoitiko AEK-k prestatu duen Mintzalagun egitasmoan parte hartzeko gaur amaituko da izena emateko epea. Azkoitiko AEK euskaltegira eta udaleko euskara zerbitzura joanda edo 943-15 10 89 eta 943-85 71 75 telefonoetara deituta eman daiteke izena. Programa ostiralean hasiko da, eta ekainera bitartean iraungo du. AEK-ko kideek ez ezik, udaleko euskara zinegotzi Xabier Gantzarainek ere dei egin die herritarrei egitasmoan parte hartu dezaten, Azkoitian «euskaraz bizi direnak egunetik egunera gehiago izan daitezen». Astean behin hitzordua Adierazi du «modu naturalean, lasaiean eta lagun artean» euskaraz hitz egiteko aukera eskaintzen duela zerbitzuak, eta doakoa dela gogorazi du. «Zerbitzua emateko euskaldunak eta euskaldun berriak ala euskara ikasleak behar dira, talde txikiak sortu eta astean behin gutxienez ordubete nahi den lekuan aukeratuko den ekintza euskaraz egiteko». Tartean lehiaketak, ibilaldiak edota afariak antolatzen dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide